Bizkaiko Foru Aldundia logotipoak

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Para utilizar los servicios disponibles es necesario validarse con su cuenta @bizkaia.eu

Logotipo bizkaia.eu Zerbitzuak

@bizkaia.eu - zerbitzuak

Himalayara Bidea Lehiaketa

Badaukagu "Himalayara Bidea"-ren irabazlea!

  • 4 Partehartzailea

"Himalayara Bidea". Ordezkoen Zerrenda

  • 2 Partehartzailea
  • 9 Partehartzailea

BiscayTIK Fundazioak lehiaketa bat antolatu zuen eta saria udaberrian espedizio batekin eta Unai Llantada alpinistarekin batera Himalaiara joateko bidaia izan zen. Irabazlea 2011ko martxoaren 21ean aukeratu eta ezagutarazi zen.

Lehiaketan parte hartzeko beharrezkoa zen hurrengo hiru baldintzak betetzea: lehiaketan aurreinskribatzeko datu pertsonalak e-mail bidez bidaltzea eta gaia "Himalaiara Bidea" zela zehaztea; @bizkaia.eu posta-kontu bat edukitzea; eta eskatutako baldintzak betetzen zituzten argazki eta bideo bana aurkeztea.

Aurreinskribatzeko epea martxoaren 5eko 9:00etan hasi eta martxoaren 11ko 12:00etan amaitu zen. Parte-hartzaileek izena emateko aukera izan zuten martxoaren 12an ere Urkiolatik Himalaiara ekitaldian, argazki eta bideoak egin eta aurkezteko antolatu zen egunean.

Pertsona fisiko bakoitzeko izen-emate bakarra onartu zen da eta irabazlea bozketa misto bidez aukeratu zen 2011ko martxoaren 21ean: batetik, epaimahaiak lanak baloratu zituen; bestetik, martxoaren 14tik 21era jendeak bozkatzeko aukera izan zuen. Boto-emaileak @bizkaia.eu posta-kontuen erabiltzaileak izan ziren eta bozketa www.zerbitzuak.bizkaia.eu webgunearen bidez egin zen.

Lehiaketaren irabazlea, sariaren behin-behineko esleipena eta erreserbako zerrenda www.zerbitzuak.bizkaia.eu gunean argitaratu ziren. Sarituari berria jakinarazi zitzaion emandako helbide elektronikoaren eta telefono zenbakiaren bidez.

Zure @bizkaia.eu posta-kontua hemen klikatuz sor dezakezu.

Zalantzarik izatekotan, dei iezaguzu 900 840 250 telefonora edo idatzi partehartu@bizkaia.eu helbidera. Lagunduko zaitugu.


BiscayTIK