Bizkaiko Foru Aldundia logotipoak

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Zerbitzuak erabiltzeko zure @bizkaia.eu posta-kontuaren bidez balioztatu behar zara.

Logotipo bizkaia.eu Zerbitzuak

@bizkaia.eu - zerbitzuak

Joseba Etxeberriaren kamisetak

Badaukagu Joseba Etxeberriaren kamiseten zozketen irabazleen zerrenda!

  • 120 partehartzailea
  • 121 partehartzailea
  • 35 partehartzailea
  • 150 partehartzailea
  • 55 partehartzailea
  • 144 partehartzailea
  • 16 partehartzailea
  • 135 partehartzailea

BiscayTIK Bizkaia modernizatzeko eta herritarrei Teknologia Berrien erabilera hurbiltzeko sortu den proiektua da. Testuinguru honetan, Joseba Etxebarria, Athletic taldeko jokalaria, tradizio zein modernotasunaren ikurra da, eta beraz bai BiscayTIKen filosofia baita @bizkaia.eu kontuak bizkaitarrei eskaintzen diena ezagutarazteko erreferentzia bikaina ere bada.

Hori dela eta, 2010eko ekainaren 17an BiscayTIK Fundazioak Joseba Etxeberria "oilar" zuri-gorriaren azkenengo partidaren oroitzapenezko 8 kamiseten zozketa egin zituen. Partida Menorcan izan zen maiatzaren 22an eta Athleticeko jokalariek "Etxebe"ren aldagelako kide izandako jokalarien aurka jokatu zuten.

Kamisetek bizkarraldean @bizkaia.eu logotipoa daramate BiscayTIK Fundazioak abian jarritako bizkaitar guztientzako posta-kontuaren sinbolo gisa. Gaur egun, 55.000 erabiltzaile baino gehiago erregistratu dira @bizkaia.eu domeinuko posta-kontuetan.

Kamisetak lortzeko, nahitaezkoa izan zen zozketan izena ematea web bidezko inprimakia betez. Bete beharreko baldintza bakarra @bizkaia.eu posta-kontu bat edukitzea izan zen.

Izena emateko epea 2010eko ekainaren 10ko 9:00etan hasi eta 2010eko ekainaren 16ko 14:00etan amaitu zen.

Zozketa notario aurrean egin zen 2010eko ekainaren 17an. Pertsona fisiko bakoitzeko izen-emate bakarra onartu zen eta kamisetak zozketa bidez lortutako zerrendako lehenengo 8 pertsonei esleitu zitzaien. Behin-behineko esleipena eta erreserbako zerrenda zerbitzuak.bizkaia.eu gunean argitaratu dira. Sarituei berria jakinarazi zitzaien emandako helbide elektronikora bidalitako mezu baten bidez.

Zure @bizkaia.eu posta-kontua hemen klikatuz sor dezakezu.

Zalantzarik izatekotan, dei iezaguzu 900 840 250 telefonora edo idatzi info@biscaytik.eu helbidera. Lagunduko zaitugu.

BiscayTIK