Bizkaiko Foru Aldundia logotipoak

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Para utilizar los servicios disponibles es necesario validarse con su cuenta @bizkaia.eu

Logotipo bizkaia.eu Zerbitzuak

@bizkaia.eu - zerbitzuak

Expovacaciones

BiscayTIK Expovacaciones azokan egon zen, Bizkaiko Foru Aldundiaren standean hain zuzen ere.

Fundazioaren proiektuaren berri emateaz gain, BiscayTIKek zozketa interesgarrietan parte hartzeko aukera eskaini zien azokako bisitari guztiei. Zozketei esker, bisitariek landetxeetan egonaldiak egiteko bonuak edo Efrén Vázquez moto gidariaren ekipamenduko elementuak lortu ahal izan zituzten, bere botak, eskularruak eta kaskoa barne!

Zozketetan parte hartzeko, nahikoa zen partehartu@bizkaia.eu helbidera posta-elektroniko bat bidaltzea eta gaiaren eremuan Expovacaciones idaztea.

Prozedura errazteko, @bizkaia.eu posta-kontua aktibatu nahi zuten bizkaitarrek bertako standean eskuratu zuten aktibazio kodea, eta standean mezua bidaltzeko ordenagailu bat utzi zieten.

Hala ere, Expovacaciones azokara joan ez diren pertsonek ere zozketan parte hartzeko aukera izan zuten beraien @bizkaia.eu posta-kontutik aipatutako helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.

Zure @bizkaia.eu posta-kontua hemen klikatuz sor dezakezu.

Zalantzarik izatekotan, dei iezaguzu 900 840 250 telefonora edo idatzi info@biscaytik.eu helbidera. Lagunduko zaitugu.

BiscayTIK