Zerbitzuak erabiltzeko zure @bizkaia.eu posta-kontuaren bidez balioztatu behar zara.
Zerbitzuak.bizkaia.eu atariaren helburu nagusia Bizkaiko herritarren artean Teknologia Berrien erabilpena sustatzea da, eta horretarako eskaintzen dizkiegu @bizkaia.eu posta-kontuari loturiko zerbitzuak.
Atari honen sorrera BiscayTIK Fundazioak sustatu du, eta tokiko enpresei ekimen honetan parte hartzeko aukera eman nahi die orain.
Zure enpresak Zerbitzuak atariari zerbait gehi diezaiokeela uste baduzu, ez izan zalantzarik eta dei iezaguzu.